Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

XXIX. Gipuzkoa Klasikoaren sailkapena

2023.04.24 / Azken berriak

Asteburu honetan XXIX Gipuzkoa Klasikoa junior mailako UCI egutegiko txirrindularitza probaospatu da, non Astigarragako Petritegi sagardotegiak laguntzailea da. Larunbatean lehenengo etapa jokatu da (Ormaiztegin, Irizar saria) eta igandean bigarrena (Egian, Donostia, ZUMY saria).


Hau izan da probaren emaitza:

  • Irabazlea: Matthew Cole, Zappi Junior Race Team-ekoa.
  • Lehen euskalduna, Gari Ugarte, Bellota taldekoa.
  • Korrikalari gazteena, Jasper Schoofs, Acrog-Tormans BC U19 taldekoa.
  • Mendiko saria: Alex Beldon (Anexo Group Race Team).
  • Tarteko helmugako irabazlea, Gibbe Staes, Acrog-Tormans BC U19 taldekoa.
  • Taldea, Tofauti Everyone Active, Erresuma Batua.

Zorionak guztiei!

 

Petritegitik eskerrak eman nahi dizkiogu proba antolatzeari eta bereziki Egiako Donosti Gain Elkarteari.

 

Argazkian, Petritegiko Argoitz Otañok Gibbe Staes maillot urdinaren irabazleari ematen dio saria.

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?