Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Santio Mendiko Jaiak 2023

2023.08.06 / Azken berriak

Abuztuaren 15ean, asteartea, Astigarragako Santio auzoko jaiak ospatuko dira.

Ez dira faltako ohiko sagardo eta tortilla lehiaketak, ezta herri kiroletako probak ere:

Aizkolariak: Julen Gabirondo, Ander Altuna, Xabat Olaizola eta Ibai Soroa.
Harri-jasotzaileak: Ane Zapirain eta Maitane Lasarte.
Txingak eta lokotxak: Amalur Arbelaitz eta Irati Merkader.

Eguna amaitzeko, herri afaria egingo da Santio ermitan, eta erromeria izango da 3Ttuk taldearekin.

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?