Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi Ergobiko Sagardo Egunean

2023.08.13 / Azken berriak

Abuztuaren 20an, igandea, Sagardo Eguna ospatzen da Ergobian. Ohi denez, eguerdiko 12etatik aurrera herriko sagardoak dastatzeko aukera izango da eta Petritegiko sagardoa ez da bertan faltako. Ekitaldia auzoko plazan ospatzen da, Urumea ibaiaren gaineko zubi mitikoaren ondoan, kostaldeko Santiago bidearen pasabidea dena.


Egun honetan Sagardo Lehiaketa ospetsuaren LX edizioa ospatzen da. Iazko edizioan gure sagardoa podiumera igotzea lortu zuen eta aurten irabazleen txapela lortzea espero dugu.
 
 
Gora Ergobia! Gora Sagardoa!

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?