Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Eskubaloiko I Iberiar Superkopa

2023.09.08 / Azken berriak

Asteburu honetan emakumezkoen eskubaloiko Superkopa Iberiarraren lehen edizioa jokatuko da Donostiako Gaska kiroldegian. Kopa honetan parte hartuko duten taldeak Benfica, Madeira, Malaga eta Bera Bera dira, talde anfitrioia.

Finalerdiak gaur, irailak 8 ostirala, jokatuko dira, Malagak eta Madeirak (18:00etan) alde batetik eta Benficak Bera Beraren aurka (20:00etan) bestetik. Finala bihar jokatuko da 21:00etan eta hirugarren eta laugarren postuetako partida 18:30ean.

Petritegik, Donostiako Bera Bera taldearen babesle gisa, bi sarrera zozkatu ditu Zu Sagar fidelizazio-gune berriaren 2. mailako gure lagunen artean. Zozketa Esti Lladok irabazi du. Zorionak!

Zu ere Zu Sagarren parte izan zaitezke. Sagarrak pilatuz deskontu esklusiboak, opariak eta beste gauza asko izango dituzu.

Goazen Bera Bera!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?