Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Kargatu Petritegin zure auto elektrikoa

2023.09.17 / Azken berriak

Astigarragako Petritegi sagardotegian pauso bat gehiago eman dugu landa-ingurunea zaintzearen alde eta gure jarduera ahalik eta jasangarrien garatzearen alde.

CO2 isuriak murrizteko bi ibilgailu elektriko erosi ditugu eta ibilgailuen karga elektrikoko puntu bat instalatu dugu WENEArekin lankidetzan. Karga puntua doako aparkaleku batean dago, sagardotegiko bezeroen eskura, eta lau konektore ditu (hiru karga azkarrekoak):

CCS2 combo (150.00kW) motako 2.
1 Type 2 (22.00kW).
1 CHAdeMo (50.00kW).


Karga-puntua erabiltzeko, WENEA aplikazioa deskargatu behar duzu.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?