Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Sagardotegiko menua etxean

2024.03.12 / Azken berriak

Txotx garaian gaude, eta urte sasoi honetan Astigarraga edo Hernaniko sagardotegi bat bisitatzea da plan nagusietako bat, menuaz eta sagardoaz gozatzeko.

Era bereab badakigu batzuek ez diotela uko egin nahi etxeko erosotasunean sagardotegiko plater onenak jateari, eta horregatik, Astigarragako Petritegi sagardotegiak aukera ematen dizu PETRI ETXEArekin sagardotegiko menuaz etxean gozatzeko.

Petritegiko take away eskaera egitea askoz errazagoa da orain: oso klik gutxitan eduki ahal izango dituzu etxean gure plater goxoenak: txorizo egosia, legatza parrillan, behi zaharraren txuletoia... Eskaintza honako plater hauek osatzen dute: bakailao tortilla, bakailao frijitua, uraza edo tomate entsaladak, txuleta albondigak, Idiazabalgo gazta, irasagarra eta Eceiza etxearen Tolosako teila eta zigarrotxoak.

Menua ondo uztartzeko, jakina, gure sagardoen aukera zabala eskaintzen dizuegu: Petritegi Euskal Sagardoak, betikoa, ekologikoa eta Premium, Sagar-Bakarrak (Alai, Jare eta Suhar), Apardunak eta sagar zukua. Eskaintzaren beste berritasun bat Sagar Krash cider-ak lata formatuan daukagula da. Gogoratu, halaber, geure sagardo guztiak online dendan eros ditzakezula.

Ezagutu eskaintza osoa hemen klikatuz PETRI ETXEA eta gozatu etxean sagardotegiko janariaz.*

On egin!

* Take away zerbitzua asteartetik larunbatera (bazkariak eta afariak) eta igandeetan (bazkariak) eskaintzen da. Eskaria Petritegiren dendan jaso behar da, sagardotegiaren aurrean. Bezero guztiek xehetasun bat jasoko dute bilketa egiterakoan. Laster delivery zerbitzua eskainiko da plataforma ezagunenen bidez.

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?