2024.08.07 / Azken berriak , kolaborazioak
1526tik Astigarragako Petritegi sagardotegian sagardo naturala ekoizten da. Euskaldunak zein asturiarrak ondo dakiten bezala, gure edaria dolarean zanpatu berri den sagar-zukuaren hartziduraren ondoren lortzen da. Azukre, kontserbagarri eta gas karboniko hehigarririk gabe, sagardoa edari lehorra da, %6ko alkohol bolumenarekin eta jatorrezkoa duen txinparta edo karboniko arinarekin.
Azken urteotan, euskal upategi batzuk, horien artean Petritegi, sagardo naturalaren estiloan berritzen ari dira, produktua dibertsifikatuz: sagar mota bakarreko sagardoak, egurrean egindako sagardoak, sagardo ekologikoak, lursail bereziko sagardoak eta abar ekoiztuz. Ezagutu gure sagardo guztiak online dendan.
Sagardo naturalaz gain, beste dibertsifikazio adar bat sagardo estilo desberdinen ekoizpenak egitea da, hala nola apardunak, pét-natak, cider-ak, izotzezko edo suzko sagardoak, zukuak… Sagardoen aniztasun hori guztia ezagutzeko modurik onenetako bat Petritegi Sagar Kataren jarduera berria da.
Baina jende askok ez daki munduko herrialde askotan sagardoa ere ekoizten dela, baina ez da gurea bezalako sagardo naturala. Munduan sagardoa egiten duten lurralde nagusiak hauek dira: Erresuma Batua (cider), Frantzia (cidre), Alemania (apfelwein), AEB (cider), Kanada (cider, cidre), Italia (sidro), Austria (most), Argentina (sidra), etab. Laster estilo hauei buruzko informazio gehiago emango dizuegu.
Orain, Petritegi upategiko Malum Rex Sagar Bar berrian bertako eta atzerriko sagardo estilo ugari ezagutu eta dastatu ahal izango dituzu: 11 erreferentzia txorrotan eta 40 botilan, ontziratutako sagardoaz gozatzeko gune berria da. Parrillan eta bertako produktuan oinarritutako karta haragijale-beganoa lagun ezin hobea da zure lagun edo familiarekin plazer une batez goza dezazun sagardoaren inguruan.
Informazio gehiago eta erreserbak hemen: MALUM REX.