Okelan txuleten dastaketa Petritegi sagardoekin batera
2024.11.28

Azaroaren 28an, ostegunean, Malum Rexek eta Petritegik, Gesalagarekin batera, Okelan txuleta dastaketa bat eskaintzen dizu. Zarautzeko haragi enpresak hiru haragi mota ezberdin aurkeztuko dizkigu: txahalarena, behi galiziarena (Terra AA) eta idiarena. Txuletak Petritegiko jatorri deiturako sagardo onenetako batzuekin uztartuko dira.
Hona hemen zuretzat prestatu dugun plana:
Ongi etorria: Gilda eta Petritegi Aparduna brut nature.
Txahal txuleta eta Euskal Sagardoa Eko.
Terra AA behi galiziar txuleta eta Euskal Sagardoa Premium.
Idi txuleta eta Suhar sagar-bakarra (%100 goikoetxe sagar mota).
Postrea: gazta tarta eta La Petri aparduna.
Ogia eta kafea.
Noiz: azaroaren 28an, ostegunean, 19:30ean.
Non: Malum Rex Sagar Bar, Petritegi bidea 6, Astigarraga.
Hizkuntza: gaztelera.
Prezioa: 49,5€.