Albaola

Sagardoa eta San Joan baleontzia

Albaola

Egunpasa ederra da euskal baleontzien abenturak ezagutzeko, zeintzuen jarduera sagardoari erabat lotuta zegoen. XVI. mendean, milaka euskal marinel urtero joaten ziren Ternuara San Joanen antzeko baleontzietan, eta edari nagusia sagardoa izaten zuten. Diotenez, ontziko kide bakoitzak hiru litro edaten zituen eguneko; ondorioz, ontzi haiek hornitzeko, sagardoa bihurtu zen gure lurreko uzta nagusia.

Albaolako itsas museoan zuzenean ikusi ahalko duzu San Joan itsasontzia nola ari diren eraikitzen, XVI. mendean Kanadan hondoratutako euskal baleontzia; zehazki, 1565. urtean. Museo dinamiko, bizi eta humanoaren kontzeptu berria da, ontziola berritu eta berezi batean kokatua; ez dute inoiz ixten, eta itsasoz hel daiteke. Aukera paregabea da; izan ere, eraikuntza beti aurrera doa, eta, horrek bisita guztiak egiten ditu berezi. San Joan baleontzia, UNESCOren siboloa eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren proiekturik berezienetako bat nola eraikitzen ari diren ikustea aprobetxatu beharreko aukera da; bizitzan behin suertatzen diren momentu magiko horietako bat baita.

XVI. mendeko bidaia honen ondoren, euskal baleontzien abenturak ikusita, maitasunez eta jakinduriaz egindako sagardo motak dastatzea proposatzen dizuegu, eta edalontzia zuzenean upeletik betetzea txotxaren usadioan. Hori guztia sagardotegiko menu tradizionalarekin lagunduta. Eta sagardogilearekin, sagarraren ontze prozesuaz hitz egitea.

Jarri gurekin harremanetan, reservas@petritegi.com helbidean edo 943 45 71 88 zenbakian.

Prezioa: 38 € pertsonako. Haurrak konsultatu.
Ordutegiak:
Albaola: asteartetik igandera 10.00 - 14.00 eta 15.00 -19.00 (neguan 18.00ak arte)
Petritegi: egunero 13.00 - 15.30 eta 20.00 - 22.30.
Hizkuntzak: Euskara, gaztelania, inglesa eta frantsesa (aurretiazko eskaerapean).

 

  • Albaola
  • Albaola
  • Albaola
  • Albaola
  • Albaola

Jarri harremanetan Petritegirekin