“Urumea sagardoaren ibaia”

Kirola, gastronomia eta euskal kultura

“Urumea sagardoaren ibaia” esperientzia

Donostiak badu ibai eder bat: Urumea, sagardoaren ibaia bezela ezagutua mendeetan zehar.

Donostia, Urumea eta sagardotegiak ezagutzeko aukera paregabea duzu hau, kirola, gastronomia eta euskal kultura uztartzen dituena. Urumea ibaian zehar kanoa edo kayakean jaitsiera egingo da eta ondoren sagardotegi menu tradizional bat dastatu.

Ezagutu Urumea, ezagutu Donostia eta ezagutu Urumearen historia zein istorioak. Sagardoaren autopista izan zen mendeetan zehar, Astigarragatik sagardoa garraiatzen baitzen Donostiako portura, garai bateko "ala" izenadun enbarkazio tradizionalean.

Petritegi sagardotegia, Arrauning enpresa eta Gipuzkoako Sagardogile Elkartearen arteko elkarlanaren bitartez antolatzen da jarduera hau. Aipatutako Gipuzkoako Sagardogile Elkarteak erreserbaren kudeaketa egingo du.

Iraupena: 4 ordu.
Egunak: Ostiralak.
Hizkuntzak: Euskera, gaztelera eta inglesa.

Ibilbidea

11.00tan: Irteera Donostiako Aralar, 44 kaletik (Loiola auzoan).
13.00ak aldera. Irteera puntura bueltan etorri.
13.30tan: Bazkaria Petritegi sagardotegian.

Prezioak

Helduak: 43,50€ (sagardotegiko 6. zenbakiko menua barne).

7 eta 14 urte bitarteko haurrak: 27€ (2. zenbakiko haurren menua barne).

Barne

Ibaian zehar ibilibide gidatua.
Sagardotegi menu tradizionala.

Baldintzak

Gutxieneko adina: 7 urte.
Talde minimoa: 4 pertsona.
Aldez aurreko erreserba beharrekoa da.
Ordainketa: Ordainketa transferentzia bitartez egingo da. Totalaren %30 erreserba egiterakoan eta %70 erreserba eguna baino aste bat lehenago.
Anulazioak: Erreserba orduak abiapuntutzat hartuta.
Erreserba eguna baino aste bat lehenago ezetatzen bada, ordaindutako kopuruaren 100% itzuliko da.
Hiru egun lehenago ezeztatzen bada, ordaindutakoaren %50 itzuliko da.
48 ordu lehenago ezeztatzen bada, ez da dirurik itzuliko.

Erreserbatu

Erresebatu zure “Urumea sagardoaren ibaia”