Pixel de Facebook

Txox sasoiaren hasiera

Ezagutu nork eman dion hasiera azken urteetan txotxaren sasoiari.

Txotx sasoiaren hasiera edo Sagardo Berriaren Eguna sagardozale guztiek gehien maite duten eguna izaten da, eta Astigarragan 1994tik egiten da. Ekitaldi nagusia lehenengo upela irekitzea izaten da, Petritegin 18 urtean egin izan dena; egun horretan, gure sagardogile Joaquin Otañok pertsona ospetsu bati zerbitzatu zion lehen baso sagardoa. Egun hartatik aurrera, gure lurralde guztian hedatzen hasi zen txotxaren oihartzun berezia.