Enpresentzako zerbitzuak

Petritegin, behar diren zerbitzuak ditugu, leku berezia, erosoa eta lasaia aurki dezazun ekitaldiak antolatzeko: enpresa bilerak, kongresuak, produktuen aurkezpenak, team building... Gainera, eremuak errentan jartzeko aukera ematen dugu.

Landu zure jarduerak ingurune berezi batean, ohiz kanpoko giroaz gozatzeko eta zeure helburuak lortzen laguntzeko.

Petritegi prestatuta dago enpresen bilerak egiteko

Petritegin, eskura jartzen ditugu behar diren bideak eta baliabideak, topaketari laguntzeko eta laneguna ingurune berezian pasatzeko, naturaz inguratua eta Donostiatik 5 kilometro hutsetara.

Upategiak zenbait bilera gela ditu 200 lagunentzako tokia dutenak eta ikus-entzunezko baliabidez hornituak; bertan, honelako jarduerak antola daitezke, besteak beste: batzarrak, enpresa kontseiluak, integrazio jardunaldiak, lantaldeak, konpainiaren urteurrenak, urte amaierako afariak...

Gainera, honako hauek ere egin ditzakezu Petritegin:

Jantokiak pribatiza daitezke, enpresa bazkariak edo afariak antolatzeko, bai sagardotegiko menu tradizionalarekin bai bestelako menu batzuekin.

Jarduera bat baino gehiago kontrata daitezke, enpresa topaketak arintzeko:

Euskal folklorearen erakustaldiak afal aurretik: txalaparta, euskal dantzak, herri kirolak (aizkolariak, harrijasotzaileak)..

Animazioa afarian: trikitia, zortzikoteak, bertsolariak.

Dastaketa eskolak, sagardoa dastatzen ikasteko hasiberrientzako eskolak antolatzen ditugu, enologo baten bitartez, bezeroentzat edo langileentzat.

Mahaikideen arteko toka lehiaketa.

Enpresa opari berezia edo ezohikoa egiten lagunduko dizugu:

Petritegik bisita gidatuak egiten ditu; esaterako, Txotx Bisita, sagardoaren mundura hurbiltzen gaituena, Petritegiko tokirik ezezagunenak bisitatuz eta Petritegiko sagardotegi menu zoragarria dastatuz.

Gainera, Petritegi produktuen sortak izaten ditugu; etiketa pertsonalizatua duten botilak, baso grabatuak...