
Petri Rosé

Topa egiteko sagardo freskagarria, gozoa eta %4.8ko bol. alk. duena da.
ZURE DASTATZE-KUTXA NAHIAGO DUZU?
Aukeratu zure sagardo gustokoenak eta etxera bidaliko dizkizugu benetako sagardo dastaketa egin ahal izateko.
La Petri topa egiteko sagardo freskagarria da, gozoa eta %4.8ko bol. alk. duena da eta Otaño-Goikoetxea familiak Astigarragako Petritegi upategian ekoiztua.
Gure ama Mireni, amona Josefari, Petritegiko etxekoandrei eta baserriko emakume guztiei gure omenaldi kuttuna da La Petri, baserriko lan gogorrak amaitu ondoren, nekaezinak izaki, kantari eta dantzan aritzen baitziren, musikaren doinuz, hurbileneko herriko jaietan.
La Petri sagardo freskagarria da, gaztea, dibertigarria, konplexurik gabea eta topa egiteko aproposa. Sagar garratz eta gozoekin ekoizten dugu gure tolaretan, dieta begano baterako egokia da eta glutenik ez du.
2024. Xixonen (Asturies) ostatutako SISGA txapelketan, bere kategoriko sagardo hoberenaren saria.
Muztioa era tradizionalen ekoizten da, eta, horretarako, sagar gozo eta garratz desberdinak hautatzen dira. Hartzidura alkoholikoa tenperatura kontrolatuan egiten da, oinarrizko sagardoa lortuz eta ondoren iragazi, edulkoratu eta karbonatatzen da.
Bista. Hori bizia txinparta askorekin.
Usaimena. Fruta-lurrin dotoreak.
Dastamena. Hasiera txinpartatsua, garraztasun arinaren eta gozotasunaren arteko oreka ona, txinpartek sentsazio alaia sortzen dute.
Sagardo hau aperitiborako edo afterworkerako ezin hobea da. Ausartu probatzen sushiarekin, patata “brabekin” edo hanburgesa on batekin.
Botilako presioa (atm): 4.
Alkohola: % 4,8 bol.
Ez du glutenik.
Alergenoak: sulfitoak.
Botilak tente gorde behar dira, leku fresko, ilun eta usain arrarorik gabeko batean. Zerbitzatu 8ºC-ko tenperaturan, emeki-emeki xukatuz eta koparen ahotik oso gertu, hau pixka bat okertuta dagoela.
Nutrizio-balioak (100 ml): 100 ml-ko E = 93,5 kJ / 22 kcal
Balio energetikoa, 93,5 kJ
Balio energetikoa, 22 kcal
Koipeak, < 0,5 g
- horietatik, saturatuak, < 0,5 g
Karbohidratoak, 5,5 g
- Horietatik, azukreak 4,6 g
Proteinak, < 0,2 g
Gatza, 0 g