ZURE DASTATZE-KUTXA NAHIAGO DUZU?
Aukeratu zure sagardo gustokoenak eta etxera bidaliko dizkizugu benetako sagardo dastaketa egin ahal izateko.
Petritegi Aparduna Erreserba era tradizionalean ekoiztu da (botilan buruturiko bigarren irakina edo hartzidura bitartez) gure sagardorik onena erabiliz! Hau da gure txinpartarik alaiena!
ZURE DASTATZE-KUTXA NAHIAGO DUZU?
Aukeratu zure sagardo gustokoenak eta etxera bidaliko dizkizugu benetako sagardo dastaketa egin ahal izateko.
Petritegi Aparduna Erreserbaren ezaugarririk berezienak bere ontze luzea eta bere oreka dira. Bere ekoizpenerako bertako sagar barietate onenetariko batzu erabili dira. Botilan bertan burutu da bigarren irakina edo hartzidura (era tradizionala erabiliz), 18 hilabeteko errimaren ondoren lepo eginez. Honela lortu dugu 18 hilabeteko Brut Nature sagardo hau.
2019. Frankfurteko Nazioarteko Cider World Lehiaketan (Alemania), zilarrezko domina.
2023. Frankfurteko Nazioarteko Cider World Lehiaketan (Alemania), zilarrezko domina.
2023. Xixonen (Asturies) ospatutako SISGA nazioarteko txapelketan, zilarrezko domina.
2023. Donostian (Euskal Herria) ospatutako SAGARDO FORUM nazioarteko txapelketan, zilarrezko domina.
Osagaiak: bertako sagar barietaterik onenetariko sagardo sagarrak.
9ºC eta 10ºC gradu artean zerbitzatu, gozokiro eta koparen ahotik gertu hautsiz, azken hau pixka bat okertuz.
Petritegi Aparduna jarrera bertikalean, leku freso eta ilunean eta usain arrotzetatik libre biltegiratu behar da.
Alkohol maila: %7 bol.
Sulfitoak ditu.