
Idiazabal J.D. Gazta

Petritegi Euskal Sagardoa Jatorri deituraren kalitate zigilua duen sagardo naturala da. %100 bertako sagar motez ekoiztutako sagardoa. 24 latako kaxa.
Petritegi Euskal Sagardoa lata %100 bertako sagarrez ekoiztutako sagardoa da, Jatorri deituraren kalitatezko zigilua darama eta Urtebi Haundi gure legamia erabili degu muztioaren irakina edo hartzidura egiteko. Kontseilu arautzaileak baimendutako sagar barietate ezberdinen artean sagarrik onenak autatu ondoren ekoizten den sagardo honen emaitza sagardo orekatua eta fruta usain atsegina izatea.
Fruitu freskoaren usainak nabarmentzen dira.
Azidotasun puntu baten eta mikatz sotilarren oreka atsegina.
Gaitik eta izaera berezkotik ezagutzen den sagardoa
Komeni da botila 10ºC-13ºC gradu artean zerbitzatzea. Produktu ez iragazia, denborarekin kondarrak agertzen dira lataren hondoan. Ireki baino lehen, komeni da lata behera begira jartzea eta astintzea, sagardoa homogeneotzeko.
Ezaugarri guztiez gozatzeko, komeni da botilatu eta 15 hilabeteren barrenean kontsumitzea. Komeni da produktua toki freskoan gordetzea, tenperatura gorabehera handirik ez dagoen leku batean.
Osagaiak: Euskal herrian ekoitzitako sagardo sagarrak.
Alkohol maila: %6 bol.
Neurria: 250 ml.
Sulfitoak ditu.