Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Bertso Kata azaroaren 13an Petritegin

2015.11.11 / esperientziak



Aurreko urteetan bezala, Petritegi Sagardotegiak Bertso Kata izeneko ekitaldia antolatu du, sagardo dastatzeez gozatzeko eta sagardotegiko menuarekin eta bertsolariekin afaltzeko.

Azaroaren 13an ostiralarekin izango da Bertso Kata, 19:00etan, eta dastatze gidatuarekin hasiko da, Guillermo Castaños enologoaren eskutik. Petritegiren sagardoak dastatu eta horien gainean hitz egingo dute.

Dastatzearen ondoren, Bertso Katan parte hartu dutenak jantokira joango dira, eta sagardotegiko betiko menua izango dute afaltzeko: bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, bi pertsonentzako 700 gramoko txuleta eta azken burukoa (gazta, irasagarra, intxaurrak, teilak eta zigarrotxoak) eta, horrez gain, txiriko sagardoa eta ogia.

Afaria alaitzeko, bertso saioa egingo dute Aitor Mendiluze Gipuzkoako Txapelketan bi txapela irabaziak dituen andoaindarrak eta Unai Agirre hernaniarrak, upeletan. Zuen atseginekoa izango delakoan.

Bertso Katak 30 euroko prezioa du, eta mesedez eskatzen dugu aldez aurretik abisatzeko agertuko zaretela:

943 45 71 88
marijo@petritegi.com

Zuen zain gaude!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?