2016.09.16 / Azken berriak
Iraila baita, etxeko umeak ikasgelara hasi dira berriz, eta Petritegin ere eskolara itzultzeko prestatzen ari gara. Bai, zeren eta eskolara itzultze hori ez da ikastetxeen kontua bakarrik; geuk ere badugu irakaskuntzaren adarra, eta uda amaituta ikasturtea hasiko dugu!
Haurrentzako tailerrez ari gara. Horien bitartez, sagarraren mundua erakutsi nahi diegu neska-mutikoei, betiere alderdi didaktiko eta dibertigarri batetik. Landa munduan nola bizi garen erakusten diegu, eta eskura jartzen dizkiegu gure historia eta gure kultura, alegia sagardo tradizio luzeko familia batena. Tailerrak adinka banatzen ditugu (hasi 2 urtetatik eta 14 urteak arte), eta haurrentzako menu desberdinak izaten ditugu. Hementxe kontsulta dezakezu tailerretako informazio osoa; igandeetan izaten da.
Eta zure seme-alabek tartetxoren bat badute eskola batetik bestera, sagardoaren kulturari buruzko guztia ikas dezakete asteko gainerako denboran. Baina oraingoan zeuk lagun eginda. Petritegiren familia jarduerak gurasoek eta seme-alabek elkarrekin ondo pasatuz ikasteko pentsatuta daude. Nola? Gure baserria eraikita, Petritegi alegia. Aurretik, sagastia erakusten dugu, eta sagardoa egiteko prozesua hasieratik azaltzen dizuegu. Egunaren azkenean, nola helduek eta nola haurrek egurrarekin erretako gure sukalde tradizionala dastatuko duzue, helduek sagardoarekin eta umeek muztioarekin.
Baserria eraikitzea ez da aukera bakarra; beste batzuek nahiago dute muztioa egiten ikasi. Horregatik, beste tailer bat ere badugu, zeuen sagar zukua egin dezazuen eta, jakina, dolaretik zeuen ahaleginarekin atera berria den zuku horren botila bat eraman dezazuen. Prozesu osoa ikusiko duzue, sagarra biltzen hasi eta botilatu arteraino. Aurreko jardueran bezala, ikaskuntzak bere saria du: sagardotegi menu goxo bat helduentzat eta haurrentzako menua umeentzat.
Sagardogile txikiek izango dituzte sari gehiago ere, hala nola Karaokea, besapean mikrofonoarekin jaio diren 12 urte arteko neska-mutikoentzat. Igandero izaten da Karaokea, Petrikafe tabernan, 17:00etatik 19:00etara, justu haurrentzako tailerren ondotik. Horretan ari nahi duten umeek ondoan izango dute beti monitore bat, beste gainerako tailerretan bezala.
Eta, soilik nahi baldin baduzu etorri eta gurekin jan eta umeei sagardotegian nolako giroa izaten den erakutsi, ez ahaztu haurrentzako menuak ere baditugula mostoarekin lagunduta. Izan ere, sagardoaren kultura adin guztietako jendearentzako modukoa da.