Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Musik&Txotx: Pintxoak, sagardoa eta rock-and-roll asko

2015.12.11 / Azken berriak , esperientziak

Hurrengo urtarrilaren 5ean, Errege bezperan, musika emanaldi bat eta Petritegiren gastronomia ona elkartuko ditugu. Aurten ere hemen da Musik&Txotx eguna!

Ginmusica, Petritegi eta Euskolabel elkartu egin dira gau apartekoa eta oso dibertigarria izan dezazun.

Valladolideko Arizona Baby taldea izango da emanaldiko talderik garrantzitsuena. "Secret Fires" diskoa aurkeztuko digute; disko horrek arrakasta handia izan du jaialdietan.

Egun horretan ariko da, halaber, Los Bracco taldea, eta, "Bendita Esquizofrenia" EPko kantuak joz, bete-beteko rock-and-roll gaua emango digute.

Afaltzeko, Euskolabel pintxoak dastatuko dituzu, eta txotx ugari izango da.

Geure sagardotegiraino etortzeko, autobusak jarriko ditugu Donostiako Artzain Onean 20:00etan. Ekitaldiaren ondotik, izango dira Donostiara itzultzeko autobusak ere.

Sarrerak dagoeneko salmentan daude, www.ticketea.com webgunean.
Afaria + Kontzertua + Txotxa = 25 euro
Afaria + Kontzertua + Txotx + Autobusa: 30€

Animatu eta gozatu gurekin gaualdi berezi honetaz!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?