2016.09.23 / Azken berriak
Igande honetan hilak 25, Sagardoaren Lurraldeak hamaseigarren urtez antolatu du usadio bihurtu den sagarraren festa, Sagar Uzta izenekoa. Astigarragako udalerrian, beste behin, sagardoaren eta sagarraren kulturako jarduerak izango dira, tolareko lanak hasten direla ospatzeko.
Petritegik, jakina, ezin zuen hutsik egin horrelako jaialdi batean; horregatik, hortxe izango gara sagardoa zerbitzatzen postu batean. Gainera, gure taldeko batzuek 2016ko uztako lehen muztioa egingo dute. Horrekin, asmoa da erakustea nola biltzen den sagarra eta gero nola txikitu eta tolarean zapaltzen den.
Erakustaldi hori goizean izango da, 11:00etan, foruen plazan, baina geroxeago, 13:00 aldera, Kizki Egunean hartuko dugu parte, aurten zortzigarrenez egiten duten honetan. Urteroko helburua izaten da errekorra egitea sagarra biltzen aritzeko jende kopuruan, baina hori bai, kizkia erabilita, hau da, sagastian sagarrak biltzeko erabiltzen den tresna. Horrela, hedatu egiten dasagarra biltzeko urteroko ohitura. Ideia hori GOLDEA elkarteaksortu zuen2009an, eta aurten berriz ospatuko dute.
Lehenengo marka egin zenean, 311 lagun elkartu ziren. Ondoren, urtero joan da goratuz Gipuzkoako beste herri batzuetan (Oiartzun, Goizueta, Hernani, Donostia, Usurbil eta Errenteria). Aurten, Astigarraganizango da berriz, eta 700 lagun elkartu nahi ditugu. Baietz lortu denok elkarrekin!