Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Ate Irekien Eguna Petritegin

2016.10.25 / Azken berriak

Joan deneko urte sail batean Ate Irekien Eguna ospatzen dugu Petritegin urriko azken igandean, sagardoarekin zer-nolako lanak egiten ditugun erakusteko, eta aurten ere hala izango da, nola ez. Ikusita aurreko aldietan zeinen ondo joan den eta jendeak zeinen ondo hartu duen, berriz ospatuko dugu eguna, eta denak zaudete gonbidatuta!

Igande honetan izango da aurtengo Ate Irekien Eguna, hilaren 30ean. Bete-beteko programa prestatu dugu 11:00etarako, eta eguerdi osoa hartuko du.

Goiz osoan zenbait bisita gidatu izango dira —euskaraz nahiz gaztelaniaz—, eta XVI. mendeko tolare zaharra nola erabiltzen den erakutsiko dizuegu, egiazko ikuskizuna! Horretaz gainera, sagardoaren prozesu osoa erakutsiko dizuegu, eta ikus-entzunezko batez azalduko dizuegu Petritegik zer-nolako ibilbidea egin duen XVIII. mendetik gaur egun arte.

Sagardotako sagar klaseak dastatzeko aukera ere izango da, mota guztiak ez baitira berdinak. Honako hauek dastatuko ditugu: Urtebia (handia eta txikia), Piko, Txalaka, Goikoetxe eta Gezamina.

Eta, jakina, haurrengan ere pentsatu dugu. Haur jokoak izango dira txotx kultura nolakoa den ikas dezaten: marraztu eta margotzen ari ahalko dira, tresna tradizionalak erabiliko dituzte (saskia eta kizkia) eta astoan pasiatuko dira. Lehian ere ariko dira! Bi lehiaketa antolatu ditugu; bata sagar biltzea eta bestea toka.

Orotarikoentzako jarduerak izango dira, musikarekin alaituak, baita bertsolariekin ere, Aitor eta Jon Mendiluzerekin.

Jarduera horien ondoren, zer, sagardotegian jatea bezalakorik, txotxeko sagardoa edanez. Gomendatzen dugu aldez aurretik erreserbatzea.

Arratsaldean, Petritegin bazkaltzen duten haurrek, dohanik izango dituzte berentzako moduko tailerrak, 15:30etik 17:00etara eta gure haur karaokea PetriKafen, 17:00etatik 19:00etara. Zuen zain egongo gara Ate Irekien Egunean!

 

Astoak eta bertsoak... Bilintx haundia abestu zuen bezela:

"Asto baten gainean
Domingo Kanpaina,
etzijuak hutsirik
asto horren gaina;
azpian dijuana
astoa dek baina,
gainekua ere badek
azpikua haina;
asto baten gainian
bestia, alajaina."

 

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?