2016.11.04 / Azken berriak
Esango bagenizue Tolosakoak direla ezagunenak, seguru asko jakingo zenukete zein produktutaz ari garen. Hain justu ere, babarrunez ari gara, Euskal Herrian oso errotuta dagoen jangai batez; gainera, oso ona da gorputzarentzat. Babarrunak aberatsak dira proteinetan, karbohidratoetan, zuntzean, mineraletan eta bitaminetan.
Jeneralean, egosita jaten dugu, eta, neguan zeozer jateko gogorik izaten bada, koilararekin jaten den platera izaten da. Horregatik, hotzak hasten dituen honetan, Petritegin babarrunak zerbitzatuko dizkizugu bere sakramentu guztiekin: odolkia, saiheskia, txorizoa, aza eta piperminak.
Astez ematen dugu, astelehenetik ostiralera, eguerdi guztiz, azaroaren 14tik martxoaren 30era, udaberria hasi arte. Gainera, nahi duzuen guztiak etor zaitezkete, ez baita beharrezkoa talde batekoak izatea udazken-neguetan hain ohikoa den jaki on hau dastatzeko. Babarrun jana batentzat, birentzat, hirurentzat eta etortzen zareten guztientzat.
Babarrunari laguntzeko, txotxeko sagardoa har dezakezue, eta gero, sagardotegietako menuetan ohikoa den postrea izango duzue zain: gazta, irasagarra, intxaurrak, teilak eta zigarrotxoak. Eta hori guztia pertsonako 20 euroren truke. Zatoz Petritegiko babarrunak dastatzera, hotzak joan baino lehen!