Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Zatoz Petritegira kantuan aritzera

2016.11.23 / Azken berriak , esperientziak

Aurten ere, hemen da Petritegi Kantuz, sagardotegiko menu bikain batez gozatuz kantari aritzeko aukera ematen duen bazkaria. Abenduaren 17an izango da, eta bertan elkartuko ditugu euskararen eta euskal kulturaren aldeko maitasuna, gure tradizioaz eta hizkuntzaz diharduten kantuen bitartez.

Horrelako ekitaldi batean, ezin aritu artistarik gabe. Egun osoan, hortxe izango da Angel Mariezkurrena, eta, musikari batzuekin batera, hark eramango du kantuen gidaritza. Hor izango dira, era berean, Bankako Menditarrak, eta zenbait kanturekin arinduko dute bazkaria.

Baina, esan bezala, hemen denok ari gaitezke kantari. Izan ere, kantuen hitzak Angel Mariezkurrenaren liburuan bilduta datoz, eta 5 euroren truke eskuratu ahalko dituzue sagardotegira iritsi bezain laster.

14:00etan hasiko da bazkaria, eta honako plater hauek izango dira: sarrera gisa, txorizoa sagardo erara; lehenengotako, bakailao tortilla; eta, bigarrengotako, legatz buztana eta txuleta. Amaitzeko, berriz, gazta, irasagarra, intxaurrak, teila eta zigarrotxoak eta kafe eta kopatxoak. Eta, jakina, bazkaritan laguntzeko, Petritegiren txotxeko sagardoa.

Kantari aritzea gogokoa dugunez eta eguna luzatu egin daitekeenez, nahi duenak afaria ere gorde dezake; PetriKafen emango dugu, 21:30ean. Txistor pintxoak, patata tortillak eta kroketak aterako ditugu indarrak berreskuratu eta kantari jarraitzeko. 

Sarrerak hor dituzue dagoeneko, gure webgunean. Honako prezio hauek dituzte:

Bazkaria: 38 € - Erosi zure sarrera hemen
Bazkaria + afaria: 43 € - Erosi zure sarrera hemen

Eta nahiago baduzu, sagardotegian bertan eros ditzakezu txartelak. Zatoz Petritegira kantuan aritzera!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?