Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegiko Sagardoa Frankfurteko Pomme d'Or lehiaketan Saritua

2017.03.29 /

Asteburu honetan, Astigarragako Petritegi sagardotegiko Ainara Otaño,   Frankfut-en (Alemanian) izan da,  bertan ospatu den  Nazioarteko IX. Pomme d´Or  sagardo lehiaketan parte hartzen.  Europako sagardo sektoreko profesionalez osaturiko epaimahaiak “Petritegi” sagardoari Pomme d´Árgent saria eskaini dio sagardo naturalen kategorian. Ainarak alemaniar hiriko Grand hotel Hessischer Hof   Hotelean  ospatu zen  gala-afarian jaso zuen saria.

Petritegiko  Otaño- Goikoetxea sendiko bostgarren belaunaldiko ordezkari den Ainarak,  Alemaniako sagardo Kultura  gertutik  ezagutzeko aukera ere izan du (o apfelwein), bereziki  Frankfurt hiri nagusi duen Hessen eskualdea. Sacheshaussen edo “Sagardoaren Auzoa” bisitatuz, bertako sagardotegi eta  zerbitzatzeko modu tradizionalak ere ezagutu ahal izan ditu  txarro (bembel) eta  edalontzi (gerippten) tipikoak ezagutuz.

Igandean Frankfurteko Palmengarten-en  kokatua zegoen eta mundo osoko sektoreko 100  ekoizle  bildu zituen Apfelwein International azoka ere bisitatu ahal izan zuen Petritegiko sagardogileak, sektoreko berrikuntzak ezagutuz eta   sagardoaren  inguruko profesionalekin esperientzia eta proiektuak elkarbanatuz.

Bidaia  erabat pozgarria batez ere,euskal produktu tradicional eta  kalitate kontrastatuko  gure sagardo naturalari egindako aitortzagatik, Otaño- Goikoetxea sendiaren Astigarragako baserrian egindako lanaren eskertza. Azken 100 urteetan egindako  lan profesionalaren eta  familiagandik jasotako tradizioari izandako errespetuari  aitorpena.

Petritegik epai-mahaiari  eskerrak ematen dizkio  eskuratutako sariagatik eta baita egunez egun  gure lurreko zaporeaz gozatzeko bere sagardoa aukeratzen duten guztiei  ere….Petritegi sagardoaren jaiotetxea.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?