Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi, Aste Santurako plan zaporetsuak

2017.04.10 /

2017 ko Aste Santua gerturatzen ari da eta zuetako askok seguruenik Euskal Herria eta Donostia aukeratu dituzue zuen bidaiaren  helmuga. Gure gastronomiak, kulturak, historiak edota paisaiak erakarrita etortzen dira gehienetan gipuzkoara bisitariak, baina da ezezagun bat,  espresio guzti hoiek bat egiteko gai dena: sagardoa.

Sagardoa da gipuzkoarre milurtekoetako edaria, duela  urte gutxi arte  probintzia osoan ekoitzi eta kontsumitzen zen edaria zen eta mende batzutan Terranovara bale-arrantzara zihoazten marinelen bidailagun ere.

Petritegi sagardotegiak,  aukera zabala eskeintzen dizue sagardoaren cultura gertutik ezagutu ahal izateko: haurrekin egiteko planak,  bikoteanm edota taldean. Gure eskaintza zabalak zaporez beteriko esperientziak  bizitzeko aukera emango dizu: gure  sagardotegiko kupeltegian sagardoa txotxetik edaten hasi eta XVI. mendeko  euskal baleontzia baten erraiak ezagutzeraino,  sagardo kata eta bisitaldi gidatuetatik pasata.

Petritegi sagardotegia euskal sagardoaren bihotzean dago kokatua, Astigarragan,  XVI. mendeko tolare baserrian, Donostiatik 5 km eskasetara.  Bertan Otaño-Goikoetxea familiak  bost belaunaldi darama bertako sagarren zaintzan, sagardogintzan eta hauei loturikoetan, baita https://www.petritegi.com/eu/enoturismoa sagardoaren enoturismoan ere.  Petritegi,  sagardoaren mundua ezagutzeko aukera paregabe bat.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?