Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi sagardo aparduna

2018.02.15 / Azken berriak

Petritegi sagardotegian euskal sagardoaren kultura berreskuratze eta zabaltzearen konpromezua dugu, gure sagardoari balorea emateko ezinbesteko eginkizuna.

Astigarragako Udalean gordeta dagoen 1924ko dokumentu batean jasotzen da; Jose Lasak sagardo aparduna ekoizten zuela Ergobi auzoan, sagardo tradizio handiko lekua berau.  Bertako sagardotegietara Donostia eta inguruko sagardozaleak gerturatu ohi ziren sagardoa txotxetik dastatzera. Elkarte batzuetarako  sagardoa botileratu  ere egiten zen (Pagua baserriak Donostiako Gazteluperako egiten zuen esate baterako).

Otaño familian uste dugu gure uztari balio ematen diona ekoizten dugun produktuen aniztasunean dagoela. Horrela izanik orain, Brut Nature Sagardo aparduna aurkeztun dugu,  artisau eran ekoitzia, botilan eginiko bigarren artzidura edota Champanoise metodoa erabiliz. Txinparta fin eta iraunkorra, freskotasun atsegina eta Petritegiko izaera osoa duen sagardo aparduna.

Gure txinpartarik alaiena!!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?