Petritegi Sagardo Aparduna
75 zl-ko botila



Petritegi Sagardo Apardunaren ezaugarriak
Petritegi Sagardo Apardunaren ezaugarririk bereziena bere txinparta fin eta dotorea da, baita bere izaera berezia ere. Bere ekoizpenerako bertako sagar barietate onenetariko batzu erabili dira. Botilan bertan burutu da bigarren irakina edo hartzidura (era tradizionala erabiliz), 9 hilabeteko errimaren ondoren lepo eginez. Honela lortu dugu brut nature sagardo lehor hau, garraztasun punttu bat eta freskotasun nabarmenarekin.
Nazioarteko sariak
2021. Seattleko Nazioarteko Cider Craft Awards lehiaketan (AEB).
2022. Frankfurteko Nazioarteko Cider World Lehiaketan (Alemania), zilarrezko domina.
2022. Xixonen Nazioarteko XII. SISGA lehiaketan (Asturies), zilarrezko domina.
Ezaugarriak
Osagaiak: bertako sagar barietaterik onenetariko sagardo sagarrak.
Ezaugarri organoleptikoak eta sentsorialak:
Ikusmena:
Urre koloreko diztiradun ori apal kolorekoa.
Astiro igotzen doan txinparta dotorea.
Usaimena:
Fruitu usain freskoak, era armoniotsuan xigortu ukituekin.
Dastamena:
Sagardo apardun lehorra, mikaztasun punttu batekin eta freskotasun nabarmenarekin, bi kasuetan ekoitzia izan den euskal sagardo sagarren berezitasunarekin.
Zerbitzatzeko baldintzak:
9ºC eta 10ºC gradu artean zerbitzatu, gozokiro eta koparen ahotik gertu hautsiz, azken hau pixka bat okertuz.
Biltegiratzea:
Petritegi Aparduna jarrera bertikalean, leku freso eta ilunean eta usain arrotzetatik libre biltegiratu behar da.
Alkohol maila: %7 bol.
Sulfitoak ditu.