Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Emakumea sagardogintzan

2018.10.24 / Azken berriak

Igande honetan urriak 28, Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egingo dugu gure Ate irekien jardunaldian. Helburua  gure sagardotegira bertaratzen direnei Astigarragako sagardogintza tradizionala ezagutaraztea da. 

Aurtengo berrikuntza, Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat eginez prestatu dugun bisita berezia izango da, hain zuzen ere aurten emakumeari eskeinitako jardunaldiak direla eta,  10:30tan  burutuko dugun bisitan Otaño-Goikoetxea familian emakumeek sagardogintza jardueran izan duten presentziaz eta paperaz arituko gara. Izen ematea beharrezkoa da 943457188 telefonora deituz edota reservas@petritegi.com –era idatziz.

Emakume hauen lana eta euren inguruko bitxikeriak ezagutzera animatzen zaituztegu,  beraiei esker sagardogintzak bizirik dirau eta Petritegi baserrian.

Jardunaldia borobiltzeko  zuen mahaia erreserba dezakezue  ohiko menua dastatu eta txotxetik sagardoa edane, haurrentzako tailerretan eta karaokean gozatu. Igande honetarako primerako plana!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?