Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Gabonak Petritegin

2018.12.17 / Azken berriak

Aurtengo abenduan Astigarragako Petritegi sagardotegia irekita egongo da abenduaren 30a arte (24 eta 25 izan ezik). Horrela urte amaierara arte,  denbora duzue zuen empresa afari edo bazkaria, familia ospakizunak edo  gastronomi irteerak antolatzeko. Gure ohiko sagardotegi menua dastatu ahal izango duzu hain bereziak diren  San Tomas edo “inuxente” egunean ere. Oraindik kupelak zabalik daude sagardoa txotxetik edan ahal izateko.  Ohiko bakailodun menuaz gain, badituzue parrillan erretako legatzadun menuak, haurrentzako menuak eta haragirik gabeko aukerak ere.

Abenduaren 31tik urtarrilaren 11ra ateak itxiko ditugu merezitako atsedena hartu eta egun hauetaz familian gozatu ahal izateko. Salbuespen bat izango dugu: Petritegi Musik&Txotx  berri bat urtarrilaren 11an hain zuzen ere. Ezinbestekoa izango da sarrerak eskuratzea Nøgen eta Nerabe talde donostiarrak entzun eta Eusko Label produktuez osaturiko afaria dastatu ahal izateko.

Larunbata urtarrilak 12an berriro bueltan izango gara indar berriturik 2019ko txotx denboraldi berriari ekin eta uzta berriko sagardoak dastatzeko.

Otaño familiak eta Petritegi osatzen dugun lantaldeak jai zoriontsuak eta urte hasera on bat opa dizuegu.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?