Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Muttuai, Astigarragako musika festibala

2019.06.10 / Azken berriak

Aurreko astean Muttuai Fest, Astigarragako musika jaialdiaren lehen edizioa aurkeztu zen Sagarlore hotelean. Datorren ekainaren 13,14, 15 eta 16ean gure herriko kaleak musikaz bustiko dira Astikok antolaturiko ekitaldi honi esker. Horretarako hiru eszenatokitan banatu diren musika ikuskizunak antolatu dira: “Petritegi espazioa” (Murgia jauregiaren lorategietan), “Kia espazioa” (Kultur etxean) eta “Intermezzo espazioa” (Apeztegi plazan). Parte hartuko duten musika taldeen artean Astigarragako Norberto Almandoz Musika eskolako (NAME) herriko taldeez gain, musika munduan sendotutako talde eta bakarlariek ere parte hartuko dute, hala nola: La Jodedera, Latitud 43, Dama Beltzak, Petti, Apalatxe, Maider Zabalegi etab.

Egun horietan Donostialdean bidaian den jendea animatu nahi dugu Astigarragara gerturatu eta jaialdiaz gozatzera, baita gure sagardotegiko gastronomia eskaintza interesgarriaz ere. Eta prezio eta baldintza onenetan ostatu bila bazabiltza, Sagarlore hotelaren erabilgarritasuna kontsulta dezakezu hemen.

Muttuai Fest-eko antolatzaileei zorte ona opa diegu, jaialdia borobila suertatu dadin Muttuai!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?