Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi Gipuzkoako kirol egokitua laguntzen

2019.06.28 / Azken berriak

Gaur sinatu da Astigarragako Petritegi sagardotegian  gure etxea eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioaren (GKEF) arteko laguntza hitzarmena.

Irabazi asmorik gabeko erakunde honek Gipuzkoako lurralde historikoan urritasunen bat duten pertsonen kirol praktikaren, antolakuntza eta sustapena ditu helburu, eta Gipuzkoako hainbat kirolari, laguntzaile, tekniko, epaile, klub eta kirol talde biltzen ditu.

Petritegik Astigarragan zein Gipuzkoan zehar kirola sustatzeko duen konpromezua haintzat harturik, aipaturiko Federazioarekin laguntza hitzarmen hau sinatzea erabaki du. Hitzarmenaren sinaduran izan dira Ainara Otaño Petritegiko ordezkaria eta Igor Roger Oategui, GKEF-ko lehendakaria.

Petritegitik hitzarmen hau  Gipuzkoako kirol egokituaren garapenean eta ezintasunen bat duten kirolarien inklusioan lagungarri izatea espero dugu.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?