Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi Euskal Sagardoa

2019.07.12 / Azken berriak

Petritegi Euskal Sagardoa, euskal sagardo batek izan behar duenaren gure interpretazioa da: zinezko produktu bat, izaeraduna eta ekoizpen jasangarriarekin konprometitutakoa. 

Zinezkoa.

Jatorri deiturak sagardo honen jatorria eta kalitatea bermatzen ditu;  Petritegiko esperientziak eta lan onak bere zinezkotasuna. 

Izaera

Petritegi sagardoaren izaera ahosabaian gozatzen da: sagardo freskoa, txinparta atsegin eta zinezko zaporea.  Zure aisialdiaz gozatzeko sagardo ezin hobea da: zure telesail gogokoena ikusiz, mendira edo hondartzara eginiko irtenaldietan, kanpinean,  elkartean, pintxo potean, zure jatetxe gogokoenean, zure ospakizujn kuttunenetan, etab…

Konpromezua.

Sagardoaren ekoizpenean gure ingurunea zaintzeak duen garrantziaz oharturik, Petritegin hainbat proiektu egiten ari gara:

1-Nekazaritza ekologikoa Familiak Hernani eta Astigarragan dituen sagastietan ( ENEEK-en  ziurtagiria)

2-  Aranzadi Zientzia elkartearekin batera Biobox proiektua. Sagarrondoei eragiten dieten intsektuen izurriteei aurre egiteko hegaztientzako habia-kutxak eta sagusarrentzako babeslekuak kokatzean datza.

3-Sagardoaren ekoizpen prozesuan sorturiko  hondakin organikoen (“patzak”) berrerabiltzea elikaduran erabiltzeko (“sagardo gazta”),  Añanako Gatz Harana Fundazioarekin batera. 

Eskuratu hemen Petritegi Euskal Sagardoa, zure sagardo zinezkoena, izaeraduna eta konprometitua.

Petritegi, elkartzen gaituena ospatu! 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?