Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi Parrilalarien Lehiaketan

2019.09.24 / Azken berriak

Gaur ospatu da Gesalagak antolatzen duen Parrilalari Lehiaketaren Euskadiko eremuko kanporaketa Zarautzen. Lehiaketa honen finala Madrilen  ospatuko da 2020ko apirilan izango den Salón Gourmet azokaren barruan.

Petritegiko parrilalaria den Oroitz Rey-ek kanporaketa honetako 2. tokia eskuratu du. Parrilan erre beharreko txuletak Simmental arrazako 11 urteko behiarenak ziren, 40 egunetan ondutako haragia. Itxura, erretze eta gatz puntua eta zaporea ziren epaimahai kideentzat puntuagarriak ziren faktorea. Oroitzek erretako txuleta oso ongi baloratua izan da eta berezitasun bat zuen: Petritegiko parrilalariak baratzuri landarearen loreak erabili ditu, jangarriak izateazgain – zapore bizidunak-  platerari ikusgarritasuna ematen zioten.

Gesalaga ekitaldiaren antolatzaileari, gure eskerrik beroenak gonbidapenagatik baita gerturatu den persona orori ere; eta noski parte hartzaile guztiei zorionak.

Badakizue, gure parrilalariek prestatutako txuleta on bat dastatu nahi baduzue, Astigarragara gerturatu eta gure sagardotegi menu ezinhobea dastatzea besterik ez duzue, txotxetik gure kupeltegiko sagardorik onenaz lagunduz.

Ekitaldiaren irudi gehiago ikusi hemen.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?