Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Euskal Herriko V. Sagardo txapelketa herrikoia

2019.09.30 / Azken berriak

Pasa den larunbatean oso gau berezia bizi genuen: Petritegiko sagardoak Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoiaren V. edizioa irabazi du.

Txapelketaren finala Astigarragako Ergobi auzoan ospatu zen, euskal sagardoaren historia eta kulturarentzat oso toki berezia, izan ere urte luzez  Gipuzkoako sagardozaleen txoko kuttuna izan da. Urumea ibaiaren bazterrean kokatuta dagoen auzo txiki honetan fama handiko dozena bat sagardotegi zeuden eta hauetara gerturatzen ziren Donostialdeko sagardozaleak sagardoa txotxetik dastatzera.

Ainara Otañok jaso zuen txapeldunaren Txapela, txapelketaren antolatzaile den Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko kide den Olatz Mitxelenaren eskutik. Podiuma Astigarragako Lizeaga eta Usurbilgo Urdaira sagardotegiekin elkarbanatu zen. Petritegik txapelketa hau irabazten duen bigarren aldia da, izan ere Azpeitian ospatutako lehen edizioko txapeldun izan zen.

Petritegik antolatzaile eta laguntzaile guztiak zoriondu nahi ditu txapelketan egin duten lan bikainagatik eta eskerrak eman txapelketa-afariaren finalera gerturatu ziren 320 partehartzaile-epaileei ere.

Amaitzeko sagardoaren zaletu guztiei gogorarazi urte osoan gerturatu zaitezketela Petritegi sagardotegira gure sagardoak kupeletik edota botilatik dastatzera.

Ikusi hemen txapela jasotzeko momentuaren bideoa.

[Argazkiak; Gipuzkoako Sgardogileen Elkartea].

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?