Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Ate Irekiak 2019

2019.10.22 / Azken berriak

Igande honetan, beste urte batez, Astigarragako Petritegi sagardotegiak bere ateak zabalduko ditu euskal sagardogintza tradizionala erakusteko.

Otaño familiak eta Petritegiko lantaldeak zu eta zure gertukoak, adinak garrantzirik izan gabe, protagonista izan zaitezten egitarau anitza prestatu dute: Kizkiarekin sagarrak biltzen duzun abilezia frogan jarriko duzu; sagarrak txikitu ahal izango dituzu pisoiak edota matxaka erabiliz….Eta sari moduan bertan estututako sagarrez lorturiko sagar zuku edo zizarra dastatu ahal izango duzu.

Ohiko euskal sagardo sagarren dastaketa egiteko aukera ere ez da faltako, bertan izango dira sagardogileentzat kuttunenak diren sagar motak. Gaur egun gure sagardoak ekoizteko erabiltzen ditugun tolareak ikusteko aukera ere ez da faltako, bertan eginak dira aurtengoan sari ezberdinak lortu dituzten sagardoak, Euskal Herriko sagardo onenaren saria aipagarriena

Europako Ondarearen Jardunaldien barruan, Petritegik, egun  honen barruan euskal sagardogintza eta kulturari lotutako zeinbat joku erakusteko aprobetxatu nahi du, horretarako egongo dira; toka, lokotx bilketa jokua, zaku lasterketak, Sagar Dantza, erromeria….

Eta aurtengo berrikuntza! Zenbait artisauen lankidetzari esker osatuko dugun azoka txikia eta beste sorpresaren bat.

Eguna borobiltzeko zure mahaia erreserba dezakezu hemen eta gogokoen duzun sagardotegi menua aukeratu. Gainera gure kupeltegiak sagardoak txotxetik dastatzeko aukera izango duzu.

Zabaldu zure agenda eta idatzi plana: Igandean, urriak 27, goizeko 11:30 eta 13:30 bitartean Astigarragako Petritegi sagardotegian Ate irekiak!

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?