Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Urrea Petritegi sagardoarentzat

2019.11.25 / Azken berriak

Ainara Otañok, Petritegiren izenean, Donostiako Kursaal jauregian ospatu den Sagardo Forum-eko Nazioarteko Sagardo Txapelketako urrezko domina jaso du. Euskal Sagardoa Jatorri Deitura duen gure sagardoak, euskal sagardo tradizionalen kategorian parte hartu du (lehiaketara sartzen diren bederatzi kategorietako bat) eta sari potoloena lortu. Lehiaketa honetan 14 herrialdetako 180 sagardok hartu dute parte eta epaimahaia nazioarteko sagardo sektoreko 40 aditu inguruk osatu dute.

 

Petritegin oso pozik gaude domina hau 2019. urte honetan zehar gure sagardoak lorturiko gainerako sariei batzen zaielako. Horien artean nabarmenena, Euskal Herriko sagardo onenari Txapela, Astigarragako Ergobi auzoan ospatutako finalean erabaki zena.

 

Sari hau ospatzeko, lagunekin Petritegi sagardo botila bat elkarbanatzea bezalakorik ez!!

Gora sagardoa!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?