Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Xabi Solano Petri Musik Fest-en

2019.12.11 / Azken berriak

Xabier Solano Maiza izango da Errege gauean, sagardoa eta musika uztartuko dituen PETRI MUSIK FEST  jaialdi berriaren protagonista.

Zazpi edizio arrakastatsuren ondoren Petritegik Musik&Txotx eraberritu du. Ekitaldi berriak PETRI MUSIK FEST izena izango du eta Petrikafe tabernara lekualdatuko da, sagardotegitik metro gutxitara. Aldatuko ez dena Errege gau majikorako formula izango da: bertako  Eusko Label produktuez osatutako afaria eta Petritegiko sagardoa  eta  egungo musika eszenan ematen ari diren taldeen emanaldiak. Kasu honetan, Xabier Solano Maiza, Ainoa Buitrago eta Iker Lauroba artistak.

Urtarrilaren 5ean Xabier Solanok, Esne beltza-ko kideak, PETRI MUSIK FEST en  bere bigarre bakarkako lana aurkeztuko du “BI” deiturikoa. Diska Berriak bi álbum ditu, lehenengoa 13 kantu berriz osatua eta bigarrena 10 bertsiorekin.  Beste artista batzuen artean Xabik Nögen, Sua eta Maren- en kolaborazioa izan du. Musikari hernaniarrak Petrikafe benetako festa bihurtuko duela ziur gaude.

Iker Lauroba Donostiarrak “NEGUA” aurkeztuko du, bakarkako bere laugarren lana. Lauroba taldea agurtu ondoren bakarlanean eta Izaro eta Ainhoa Larrañaga bezalako artistei lagunduz jarraitzen du.

Ainoa Buitrago bakarlariak bere artea ekarriko digu Astigarragara. Artista Madrildarra estilo ezberdinetako nusika bilduko duen bere lehenengo lana prestatzen ari da, autore musikan fokua jarriz, indie eta R&b. “Venecia” lana, Andres Suarezekin egin duen lankidetza, plataforma digitaletan oso arrakastatsua izaten ari da.

Ikusten duzuenez Petritegik beste urte batez Errege gau berezia prestatu du non ohiko diren Eusko Label produktuez egindako pintxo afaria dastatu ahal izango den; okel taloak, Lumagorri oilaskoa, Euskaber arrautzez egindako patata tortila, edota Idiazabal gazta irasagarrarekin eta nola ez Petritegiko Euskal Sagardorik onena.

PETRI MUSIK FEST, urtarrilaren 5ean 20:00tatik aurrera Petrikafen.

30 euroko sarrera: 
Kontzertua + Euskolabelen "pintxo afaria" + Txotx. Erosi sarrera hemen

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?