Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Sagardotegiaren irekiera

2020.05.29 / Azken berriak

Itzultzeko prest gaude. Maiatzaren 30ean, larunbata, Petritegiko ateak irekiko ditugu.

Sagardotegia zure beharretara egokitu dugu berriro. Petritegin aldaketa asko aurkituko dituzu: harrera eta zerbitzu protokolo berriak, menu berrituak, banakako platerak, kafea sagardotegian, etab. Hori guztia, Petritegiko sagardoaren esperientziaz eroso, seguru eta lasai gozatzen jarrai dezazun nahi dugulako. 

Garai berri honetako deigarriena kupeltegirako sarrera ez dela librea izango. Baina lasai, gure sagardoak  botilaratuta dastatzeko aukera izango duzu: Jatorriko Deiturako Euskal Sagardoa , Petritegi baserrian bildutako sagarrekin ekoiztutako  sagardo ekologikoa, Jatorriko Deiturako  Euskal Sagardoa Premium, sagardo  aparduna, etab. Gainera, gure kupeltegi arduradunek lagunduko zaituzte kupeltegira, zerbitzuan behin gutxienez, sagardoa txotxetik kupel pare bat dasta dezazun (15 lagun baino gutxiagoko taldeetan egingo da, eta, beraz, eskertuko genizueke langileek markatzen dituzten txandak eta denborak errespetatzea). 

Baina berrikuntzak ez dira hemen amaitzen, Petritegin sagardogintzaz eta gure eskaintza gastronomikoaz gozatzeko modu berriak eskaintzen baititugu:

Terraza

Petritegiko modako txoko berria da, non gure gastronomia adierazgarriena dastatzeko aukera izango duzu: sagardoalegatz errea eta txuleta; nork nahidu gehiago? Erreserbak hemen.

Sardinada

Ekainaren 9an, asteartean, Petrikafeko “Sardin-jatea” itzuliko da. Asteartetik larunbaterako iluntzeetan jaki gozo honetaz gozatzeko aukera izango duzu Petrigiko sagardoekin uztartuz. Aurtenbo berrikuntzak? Harrian erretako kiloko txuletak eta Gesalagako artisau-kroketak. Erreserba ezazu zure mahaia 663861018 telefonoan. 

Petri Etxea

¿Sagardotegiaren onenaz etxean gozatzea? Bai, orain posible da Petri Etxeari esker, Petritegiren etxerako janariaren kontzeptu gastronomiko berria: jaso zure eskaria sagardotegian eta gozatu etxean, lanean edota elkartean. Deitu eta WhastApp-a bidali 687522734-ra.

Beste berrikuntzak

Baina berrikuntzak ez dira hemen amaitzen: iadanik berrirekiko dugu Sagarlore landa-hotela,  naturaz inguraturiko txoko lasai eta segurua, lasaitasunez merezitako atsedena hartzeko toki paregabea. Sagardo Upategira bisitak ere martxan dira non sagar-kulturaren sekretuak ezagutzeko modurik onena aurkituko duzun hizkuntzetan trebatzeko aukera ere izanik. Eta poliki poliki  ezagutuz joango garen sopresa gehiago.  

Ikusten duzunez gauza asko aldatu dira Petritegin, baina ez garrantzitsuena: betiko ilusioarekin lanean dihardugu, giro onenaz, gure sagardoaz, gure gastronomiaz eta gure konpainiaz goza dezazun.

Petritegiko latalde osoaren izenean, ongi  etorrri eta eskerrik asko!

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?