Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Birding Petritegin

2020.07.03 / Azken berriak

Ba al dakizu bereizten txantxangorri baten eta zozo baten kantuak? Eta zenbat intsektu jan ditzazke habia egiten duen amilotx-urdin bikote batek? Saguzarrak gure zurezko babeslekuetan ikusi nahi dituzu?

Astigarragako Petritegi sagardotegiak eta Donostiako Aranzadi Zientzi Elkarteak ekoturismo-jarduera bat eskaintzen dizu, gure baserriko inguru naturalean bizi diren txoriak eta saguzarrak ezagutzeko.

Aranzadiko adituek sagastian lagunduko dizute hegaztiak hobeto ezagutu ditzazun. Hegaztiak funtsezkoak dira Gipuzkoako labore enblematiko honen kontrol biologikorako (Biobox proiektua). Naturaren erdian esperientzia polita biziko duzu, espezieak beren kantuaren arabera identifikatuz; habia-kutxak eta saguzarren babeslekuak berrikusiko dituzu. Baliteke zortea izatea eta ustekabekoren bat topatzea... Eta esperientzia biribiltzeko, Petritegin sagardotegiko menua dastatzea duzu!

Petritegi Birding esperientziari buruzko informazioa:

Irteerak:

  • Uztailak 29, asteazkena, 12:30tan.
  • Irailak 2, asteazkena, 12:30tan.

Jardueraren iraupena: Ordubete. Janaria sagardotegian (gutxi gorabehera 2 ordu).

Biltzeko tokia: Petritegi sagardotegia, Petritegi bidea 8, Astigarraga. Gipuzkoa.

Prezioak:

  • 39,50 €, 14 urtetik gorakoak (6. zk menua).
  • 23,50 €, 14 urtetik beherakoak (haurrentzako 2. zk menua).

Gehieneko pertsona kopurua: 10 lagun.

Erreserbak:

943 45 71 88 edo visitas@petritegi.com 

Aldez aurretik erreserbatu behar da, 24 ordu lehenago gutxienez.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?