Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Txoriak eta saguzarrak Petritegin

2019.11.29 / Azken berriak

Egoitza Donostian duen Aranzadi Zientzia Elkarteak, Petritegi sagardotegiak parte hartzen duen Biobox proiektuaren lehen emaitzak aurkeztu ditu. Proiektu honen xedea sagardotarako sagastietako izurriteei (bereziki carpocapsa edo sagastietako sitsa) modu ekologikoan aurre egitea da. Pasa den maiatzean Aranzadiko ornitologia departamentuko kideek hegaztientzako habia-kutxak eta saguzarrentzako babeslakuak jarri zituzten  Otaño familiaren Astigarragako sagastietan, baita beste 3 sagardotegi zein Getariako 4 txakolindegietako mahastietan ere.

Emaitzen arabehera habia-kutxek batazbeste  %40ko okupazioa izan dute eta saguzarren babeslekuek bajuxeagoa. Habia kutxak gehien bisitatu dituzten hegaztien artean ohikoenak Kaskabeltz handiaamilotx urdina eta lepitzulia izan dira. Bideo-kamerak erabiliz lortutako irudiei esker, kalkuluen arabera, hegazti bikote bakar batek egunean 134 sarrera egiten du batez bestekoa eta hektareako 11.000 intsektu har ditzake ugalketa-aldi osoan zehar.

Kontutan harzteko datuak dira, izan ere gure sagasti ekologikoetako intsektuen izurriteei modu natural eta jasangarrriago batean aurre egin diezaiekegula erakusten bait dute. Horrela gure paisaiak eta bioaniztasuna zaintzeaz gain gure %100 gure sagasti ekologikoetatik eratorritako Petritegi Euskal Sagardo Ekologikoaren kalitatea  hobetuz.

Berri ona gure ingurune naturalaren babesarekin, eta tokikoa zein errespetuzkoa den kontsumoarekin kontzientziatuta gaudenontzat.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?