Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Udazkeneko postreak eta plater berriak

2020.10.13 / Azken berriak

Udazkenean gure mendietako kolore berdeak marroi eta horiei egiten die leku, honek gure inguruari xarma berezi bat eskeintzen dio eta  gure jatetxean aprobetxa ditzakegun denboraldiko produktuak ere eskaintzen dizkigu.  Horregatik ohiko menuez gain, urritik abendura bitartean udazkeneko berezko postreak eskeintzen ditugu Petritegin, baita  kartari gehitu eta urte amaiera arte zerbitzatuko ditugun plater berriak ere.

Sagar postreak

Udazkena da hain zuzen ere gure sagastien urte sasoirik onena. Izan ere orain da sagardoaren ekoizpen garaia. Baina sagar horietako batzu ez dira tolarera iristen, sukaldean geratzen dira gure sagar postre gozoak prestatzeko osagaiak direlako.  

Hoirietariko bat sagar errea da eta postre honetarako errezil sagarra  erabiltzen dugu, izan ere gorputz handiko sagarra da mikatz punttu batekin prestaketa honetarako oso egokia.

Eta errezil sagarra  gure beste postre baten osagai nagusia ere bada, sagar tartarena, hostore eta pastel-kremaz egiten duguna.   

Sagar errea zein sagar tarta  urria eta azaroan  astean zehar (asteartetik ostiralera) zerbitzatzen ditugun postreak dira baina ez ahaztu gure sagardotegiko ohiko menuko postrea ere dasta dezakezuela. Gazta eta irasagarra, intxaurrak eta Tolosako teila eta zigarrotxoak ez dira inoiz faltako. 

 

Bakailao kaxuelak

Bakailao tortillak gure menuetan asko agertzen diren platerak dira.  

Orain bakailaoa dastatzeko bi plater berri izango dituzu: saltsan Petritegi erara eta tomate saltsan, izugarri gozatuko dituzun  bi bakailaoa jateko bi modu berri.

Bakailaoa saltsan Petritegi erara patata, arrautza eta ilarrez lagunduta prestatzen dugu, aldiz bakailaoa tomate saltsan piper eta arrautzez lagunduta.

Biak ala biak asteartetik ostiralera zerbitzatzen ditugu eguerdian naiz gauean eta ez dituzu aurretiaz eskatu beharko. Soilik eseri eta eska zazu zure gogokoena. Momentuan zerbitzatuko dizugu!  Bietako zein dastatuko duzu lehenik?

 

Legatz gehiago

 Bakailaoarekin batera, legatza da gure jangelatan dastatu daitekeen beste arrainetako bat: Parrilan erretako legatz isatsa edo kokotea  olio, baratzuri eta cayena piperraz osaturiko olioerreaz. Egunero zerbitzatzen ditugun bi plater, asteburua barne eta  aurretiaz eskatzea ez da beharrezkoa.  

Petritegiko klasiko hauetaz gain, orain legatz frijitua ere eska dezakezu, mahonesa eta limoiaz lagunduta. Hori bai, ez ahaztu aurretiaz eskatzea, kasu honetan aurretiaz jakitea beharrezkoa da.

 

Parrillan erretako beste arrain batzu

Txitxarroak osatuko du  parrillan erretako arrainen gure karta. Beste plateren mimo berarekin prestatua, baratzuri eta cayena  ohiko olioerrearekin gozatua, hau ere astean zehar zerbitzatzen dugu. Ezinezkoa ezetz esatea!

Gustu guztietarako aukerak. Urte amaiera arte gurean izango dugun menu oparoa, beraz guztiak dastatzeko denbora nahikoa izango duzue!

 

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?