Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi sagardotegiaren jatorria

2020.11.03 / Azken berriak

Bazenekien Astigarragako Petritegi baserria 1526 baino lehen eraiki zela?

XV. mendearen amaieran edo XVI. mendearen hasieran, Pedro Martinez de Igueldo donostiarrak, Petri de Igueldo izenaz ezagunagoa zenak, lur batzuk erosi zizkion Murgiako jaunari —Gipuzkoako Ahaide Nagusien familia garrantzitsua—, eta dolare baserri bat eraiki zuen bertan: Petritegi, “Petriren etxea”.

Gipuzkoako XVI. mendeko dolare baserri baten irudia.

 

Baserri hau oraindik zutik dago eta gaur egungo Petritegiren jatorria da: sagarrondoak, upategia, sagardotegia, denda, kafetegia, Sagarlore hotela, etab. 

Baserriari buruz aurkitu dugun lehen aipamena 1526. urtekoa da, eta Valde-Espinako markesaren artxiboan dago (Murgiako jauregiaren egungo jabeak). Lur baten salerosketako agirian azaltzen da aurreneko aipamen hau

  • “[erositako lurrak] confina con las tierras de Pedro de Ygueldo, solar de Petritegui, escribano de número de la dicha villa de San Sebastián”.

Horrela hasten da Petritegi sagardotegiaren historia luzea, ziurrenik, martxan dagoen Gipuzkoako sagardotegirik zaharrena...

Petritegi, 1978 urtean.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?