Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegiko barrikotea Anaka auzoan

2021.02.26 / Azken berriak

Zurekin partekatu nahi dugu duela urte batzuetako pasadizo bat: Joakin Otaño sagardogilea da protagonista, Irungo sagardozale-talde batekin batera.

Irungo Anaka auzoan garai batean sagardotegi batzuk zeuden, eta ezagunenetako bat Puiana Txiki izenekoa zen, 1927an inauguratua. Bolatoki bat zeukan sagardotegiak, non sagardozaleek sagardo errondak jokatzen zituzten.

Puiana Txikik 1964an itxi zituen ateak, baina auzoko sagardozale-talde bateko txoko gogokoena izaten jarraitu zuen. Besteak beste, Agustin Irazu, Lolo Larraza, Antonio Estomba, Paco Gaztañaga eta Esteban eta Jose Antonio Mitxelena anaiak osatzen zuten.

1977an, koadrilak 60 litroko barrikote bat erosi zuon Petritegin, “bakailao-zati batzuk eta txuletaren bat laguntzeko”. Joakin Otaño, sagardotegiko jabea Juan Luis anaiarekin batera, afari-meriendara joan zen "Matxa"  bere lagun onarekin. Joakinek bertaratutakoei esan zien barrikote guztia edaten bazuten beste bat oparitzen ziela. Koadrilako kideek, 18 lagun inguruk, atsegin handiz irribarre egin zuten: barrikotea hustu eta oraindik botila batzuk gehiago erori ziren.

Joakinek bere hitza bete eta, handik gutxira, Puiana Txikira itzuli zen, kargamentu berri batekin.

"Anaka y Compañía – Anaka eta gure bizialdia" liburutik jaso dugu pasadizo hau, eta gure sagardotegian ere ikus dezakezu, Anaka Kofradiako kidea den Danieltxo Fernándezek oparitutako koadro batean.

Eskerrik asko!

Puiana Txiki sagardotegiko azken kupelaren aurrea eta txotxetik sagardoa zerbitzatzeko egurrezko txorrotak edo kanilak.

Berreraikitako Puiana Txiki-ko bola-jokoa. Anaka kofradiaren webgunetik hartutako Xabier Michelenaren argazkiak.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?