Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

2021 Aste Santuko Plana

2021.03.22 / Azken berriak

Petritegi sagardotegian plan bat prestatu dizugu Aste Santu honetan kultura eta sukaldaritza tradizional onena uztartzen dituen ihesaldiaz gozatzeko, hori guztia naturaren erdian: Petritegiko Gastronomia Esperientzia.

Bisita gidatua egingo da upategira, eta Petritegiko lekurik ezezagunenak ikusiko dituzu: 1526ko baserria, Etxe-Buru etxeko sagasti ekologikoa, gure sagardoaren museotxoa, kupeltegia, etab. Gainera, ibilbidean sagardotegiko edari berezienetako batzuk dastatuko dituzu.

Dendan gure sagardo ospetsuak, sagar ekologikoaren zukua eta inguruko beste produktu batzuk eros ditzakezu.

Gero, sagardotegiko menu tradizionalez gozatzeko momentua izango da, badakizu, bakailao-tortilla, bakailao frijitua, txuleta parrillan eta bukatzeko, gazta irasagarrarekin, intxaurrak eta Tolosako teilak eta zigarrotxoak. Hori guztia, uzta berriko sagardoarekin lagunduta, mahaian txarooetan zerbitzatuta. Sagar ekologikoaren zukua ere badago familiako txikientzat.

Badakizu, oraindik Aste Santurako planik ez baduzu eta zaporez eta kulturaz betetako landa-ihesaldi batez gozatu nahi baduzu, erreserbatu Esperientzia Gastronomikoa Petritegin (sei lagun gehienez; apirilaren 1, 2, 3, 4, 5, 6, 10 eta 11n bakarrik).

Informazio gehiago eta erreserbak helbide honetan: visitas@petritegi.com

Petritegi, gozatu bizitzaz elkar zainduz!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?