Pixel de Facebook

"Gastronomia" Esperientzia

Sagardoa esperientzia eta sagardotegiko menu tradizionala

"Gastronomia" Esperientzia

 

Zatoz Petritegi sagardotegira eta ezagutu euskal sagar eta sagardoaren kultura!

Esperientzia honen bidez, upategiko lekurik ezezagunenak bisitatuko dituzu: Etxe-Buru familiako sagasti ekologikoa, gure museo txikia, 1526ko baserria eta harrituko zaituzten beste leku batzuk. Gainera, ibilbidean, gutxien ezagutzen dituzun edariez gozatu ahal izango duzu.

Ondoren, jantokira joango gara, bertan sagardotegiko menu tradizional bikain bat dastatuko duzu (bakailaoarena), gure kupeltegiko sagardorik onenez lagunduta.

 

Zure esperientzia erreserbatzeko, jarri gurekin harremanetan visitas@petritegi.com helbidean edo 943 45 71 88 telefono-zenbakian.

 

Informazioa

Pertsona helduaren prezioa: 54.90€ (sagardotegiko menua barne).

14 eta 17 urte bitarteko adingabeen prezioa: 46€ (gazteen menua barne).

6 eta 13 urte bitarteko adingabeen prezioa: 24,50€ (haurren menua barne).

6 urtetik beherakoak, doako bisita. Kontsultatu haurrentzako menuak eta beste aukerak.

Gutxieneko kopurua, 2 lagun.

Hizkuntzak: euskera, gaztelania, ingelesa, frantsesa.

 

Ordutegia 

Asteartea, osteguna, larunbata eta igandea: 12:30etan.

Gutxienez 24 ordu lehenagotik egindako erreserbak baino ez dira onartuko.

 

Sarrera ukatzea erreserbatuta. Sagardotegira ezin izango dira sartu nabarmen mozkortuta dauden pertsonak edo estupefazienteen eraginpean egotearen sintomak dituztenak edo jokabide oldarkorrak dituztenak. Bisitaren arduradunak kontratatutako zerbitzua bertan behera utzi ahal izango du, egindako aurrerakina itzuli gabe.

Beste aukerak: 943 45 71 88 / visitas@petritegi.com.



 

 

  • "Gastronomia" Esperientzia
  • "Gastronomia" Esperientzia
  • "Gastronomia" Esperientzia
  • "Gastronomia" Esperientzia
  • "Gastronomia" Esperientzia

Erreserbatu

Erresebatu zure "Gastronomia" Esperientzia

Jarri harremanetan Petritegirekin