Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi sagardotegia eta Europako kultur ondarea

2021.09.15 / Azken berriak

Igandean, irailaren 19an, Astigarragako Petritegi sagardotegiak hainbat ekitaldi prestatu ditu Europako Ondarearen Jardunaldiak ospatzeko.

Petritegiko II Bertako Artisau Azoka goizeko 10etan hasiko da, honako egile hauekin: Pin-txo*, Fat Marmot, Kumalanak, Telaristaurbana eta Norte handmade jewellery. Bertan artista gazte hauen lanak ezagutu eta eskuratu ahal izango dituzu: bitxiak, osagarriak, pinak, arropa... Ziur hemen aurkituko duzula bilatzen ari zaren opari berezi hori!

Egun honetarako sagarrak eta sagardogintza ikuspegi berrietatik ezagutzeko bisita berezi batzuk ere prestatu ditugu. Bisitak 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan izango dira. Lekua mugatua dago (8 lagun) eta aldez aurretik erreserbatu behar da, visitas@petritegi.com helbidean edo 943457188 telefonora deituz.

Zer hoberik plana borobiltzeko Petritegin geratzea baino, sagardotegiko menu tradizionala dastatuz. Ikusi hemen aukera guztiak eta jaso zure mahaia.

Petritegi, gozatu bizitzaz elkar zainduz!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?