Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Sagar uzta hasi da Petritegi sagardotegian

2021.09.22 / Azken berriak

Udazkenarekin batera sagar uzta hasi da Petritegi sagardotegian. Uda honetan Astigarraga edo inguruak bisitatu badituzu, gure sagarrondoetan zenbat fruta hazi den ikusiko zenuen, gure paisaia kolore gorri, berde eta horiz betez. Baldintza klimatiko onei, gure sagastiak mimo haundiz zaintzeari eta fruituen heltze egokiari esker, uzta oparoa eta kalitate handikoa izango da aurten.

Petritegiko tolareak martxan ditugu eta lehenengo zizarra edo muztioa egiten ari gara, denborarekin gure sagardo estimatu bihurtuko direnak. Zukuaren usaina, matxakaren soinua, traktoreak sagarra ustutzen... Zein giro polita sagardotegian! Zalantzarik gabe, orain da momenturik onena gure upategia bisitatzeko eta benetako sagardo-esperientzia bizitzeko, produktua bera ekoizten ari garela. Gure edari hau sagardotegian, zure etxean, elkarteetan edo taberna eta jatetxe gustukoenetan dastatu ahal izango duzu gero.

Kultur esperientziaren bat egitea gomendatzen dizugu, bereziki, Petritegiko Gastronomia Esperientzia: upategira bisita gidatu bat, gure produktu hautatuenak dastatzeko aukera eta sagardotegiko bazkaria edo afaria barne hartzen ditu plan honek. Hemen kontsulta ditzakezu ordutegiak.

Ihesaldi batean pentsatzen ari bazara, Sagarlore hotelean gela bat erreserbatzea da planik onena. Sagar kulturan inspiratutako landa-hotel txikia da, eta kalitatezko ostatu segurua eskaintzen du, tratu hurbilekoa eta atsegina duena. Gainera, gosari ikusgarriak prestatzen dituzte bertako produktuekin! Zuzenean bere webgunearen bidez edo telefonoz erreserbatuz, preziorik onena eta deskontu esklusiboak eskuratu ahal izango dituzu, bai Petritegiren Gastronomia Esperientzian bai sagardotegiko menuan. Informa zaitez hemen.

Sagarra da Petritegi, Petritegi da sagarra.

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?