Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Azaroko zubia Petritegi sagardotegian

2021.10.29 / Azken berriak

Sorgin Gaua, Halloween, Santu Guztien Eguna, Defuntu fidelen Eguna... Azaroko zubiko egun hauetan bakoitzak gogoak eskatzen diona ospatzen du. Mahai on baten bueltan elkartu eta bizitzaz gozatzen jarraitzen dugula ospatzeko tartea izango dugu egun hauetan ere.

Horrela, Astigarragako Petritegi sagardotegian zerbitzu gehiago eskainiko ditugu azaroaren bateko zubi honetarako:

  • Urriak 31n, igandean, sagardotegia eguerdian irekiko da bazkarietarako (13:00etatik 15:00etara) eta gauean afarietarako (20:00etatik 22:00etara).
  • Azaroak 1ean, astelehena, bazkari-zerbitzurako irekiko dugu 13:00etatik 15:00etara.


Petritegin sagardotegiko menurik onenak dastatu ahal izango dituzu gure upategian egindako sagardoekin eta zuku naturalarekin batera. Gainera, bisita gidatuak dauzkagu, denda, etab.


Ez geratu tokirik gabe, erreserbatu mahai bat gure webgunean edo 943457188 telefonoan.


Petritegi, gozatu bizitzaz elkar zainduz!

P.D. Nahiago baduzu, sagardoa eta gure upategiko gainerako produktuak etxera eramango dizkizugu. Bisitatu hemen gure online denda.

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?