Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Sagar-Bakarrak Lehiaketa Oinarriak

2022.01.01 / Sariak

1.- ZOZKETAREN ENPRESA ARDURADUNA ETA SUSTATZAILEA:

Zozketaren enpresa sustatzailea PETRITEGI SAGARDOAK 2011, S.L. da. Helbidea: Petritegi Bidea, 8, 20115 Astigarraga, Gipuzkoa. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta: Sozietateen liburuko 2516. liburukia, 22. orria, SS-33561 orria, 1. inskripzioa eta IFZ. B75043877 (aurrerantzean, sustatzailea).

2.- IZENA ETA SUSTAPENAREN IRAUPENA:

Zozketa honi “PETRITEGI SAGAR-BAKARRAK KATA JOKOA” deitzen zaio. Sustapena 2022ko ekainaren 11ean hasi eta 2022ko abenduaren 31an bukatuko da.

3.- SARIA ETA SARI EMATEA:

Zozketa honen xede den saria honako hau da:

  • 5 bisita berezi (bi pertsonentzako) Petritegiko upategira eta sagar-bakarren dastaketa.

Petritegi irabazleekin harremanetan jarriko da 2023ko urtarrilaren 31a baino lehen egingo den bisita bereziaren data jakinarazteko.

Saria ez da trukatuko eskudirutan edo beste edozein gauzatan.

4.- ZOZKETAN PARTE HARTZEKO BALIDINTZAK:

Zozketaren parte-hartzaileak 18 urtetik gorakoak izango dira eta agiri bidez frogatu beharko dute adinez nagusi direla saria ematen denean.

Sustatzailea konturatzen bada parte-hartzaile bat adingabea dela, berehala deskalifikatuta geldituko da eta zozketatik kanpo.

5.- ZOZKETAN PARTE HARTZEKO MODUA:

Sustatzaileak QR kode bat jarri du martxan Sagar-Bakar gamako kutxatiletan, zozketan parte hartzeko formularioa dagoen webgunera sartzeko.

Zozketan parte hartzeko, kutxatila erosi eta QR kodea eskaneatu beharko da,  eta parte hartze formularioa bete. Bertan eskatzen diren datu pertsonalak betetzea eta Datuak Babesteko politika onartzea ere ezinbesteko izango da.

6.- ZOZKETA GAUZATZEA:

Zozketa 2022ko abenduaren 31ean egingo da. Irabazleak ausaz hautatuko dira partaidetza guztien artean, zozketen online aplikazio baten bidez.

Sustatzaileak eskubidea izango du parte-hartzaile bat deskalifikatzeko, zozketaren izpirituaren edo asmoaren kontrako jokabiderik atzemanez gero.

7.- ZOZKETAREN IRABAZLEEI JAKINARAZTEA:

Irabazleei telefonoz deituko zaie. Baldin eta, 3 eguneko epean, irabazleek erantzuten ez badute eta/edo saria errefusatzen badute, sustatzaileak beste zozketa bat egin ahal izango du gainerako parte-hartzaileen artean, bisitaldiko postu hutsak betetzeko.

8.- OINARRIAK ONARTZEA:

Parte hartuz, parte-hartzaileek oinarri hauek guztiak onartzen dituzte. Sustatzaileak beretzat gordetzen du zozketa kentzeko edo oinarri hauek edozein unetan aldatzeko eskubidea, aurreabisurik eman gabe.

9.- DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA:

Zozketa burutzeko, sustatzaileak parte-hartzaileari eskatuko dizkio izen-deiturak, posta elektronikoa eta telefonoa. Edonola ere, parte-hartzaileak emandako datu pertsonalen zehaztasunaren, indarraldiaren eta egiazkotasunaren erantzukizuna du, eta sustatzaileak eskubidea du parte-hartzaile bat deskalifikatzeko datu ez-errealen kasuan. Irabazleen kasuan, irudiari buruzko identifikazio-datuak ere bilduko dira, www.petritegi.com webgunean argitaratzeko, bai eta PETRITEGI-ren sare sozialetan ere. Horretarako, irabazlea eta bere lagunaren argazkia Petritegi sagardotegian gordetzeko, saria ematea dokumentatzeko eta berau argitaratzeko, horretarako baimena emanez gero.

Sustatzaileak helburu zehatz, esplizitu eta legitimoetarako eskatzen ditu datuak: parte-hartzaileen datuak: zozketa hau egitea, irabazleen eta haien laguntzaileen datuetarako: zozketa honen berri ematea eta ikusgarritasuna.

Datu pertsonalak tratatzea ahalbidetzen dioten oinarri legitimatzaileak hauek dira: parte-hartzaileen datuetarako: sustatzaileak zozketa hau egiteko duen interes legitimoa eta parte-hartzaileen adostasuna, eta irabazleen eta haien laguntzaileen datuei dagokienez: sustatzaileak zozketa honi buruzko informazioa eta ikuspena emateko duen interes legitimoa, eta irabazleen eta haien laguntzaileen adostasuna.

Sustatzaileak ez dizkie datu pertsonalak hirugarrenei emango, salbu eta irabazleen eta haien laguntzaileen irudia www.petritegi.com webgunean eta PETRITEGI bertan dagoen sare sozialetan argitaratzea.

Parte-hartzaileak eskubide hauek erabil ditzake administracion@petritegi.com helbidera idatzita:

Erabiltzen ari diren pertsonaren datuak, zein helbururekin erabiltzen ari diren, datuen jatorria eta hirugarrenei egindako lagapenak ezagutzeko eskubidea.

Osatugabeak edo zehaztugabeak badira, datuak aldatzeko eskubidea.

Bere datuak ezabatzeko eskubidea, datu horiek eman zituen helburua desagertu bada, tratamendua ez da zilegi eta legean aurreikusitako beste kasu batzuk ere bai.

Aurka egiteko eskubidea, bere datuak helburu jakin batzuetarako erabil ez daitezen edo egoera jakin batzuetan tratamendua bertan behera utz dezaten eskatzeko.

Tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea, baldin eta egiaztatzen bada tratamenduaren zehaztasuna, tratamenduaren zilegitasuna, erreklamazioen tramitazioa eta antzeko inguruabarrak.

Horrez gain, parte-hartzaileak baimena bertan behera utzi ahal izango du, administracion@petritegi.com helbidera idatziz, eta egoki iritzitako Kontrol Agintaritzaren aurrean erreklamazioak aurkeztu.

Datu pertsonalak babesteko 2016/679 (EB) Erregelamenduari jarraiki, sustatzaileak erabiltzailearen datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko neurri tekniko eta antolakuntzazko guztiak hartu ditu, eta bermatzen du emandako informazio pertsonala babesteko bere langileak behar bezala gaituta eta informatuta daudela.

Sustatzaileak parte-hartzaileen datuak tratatu eta mantenduko ditu zozketa egiteko beharbeharrezkoa den denboran, bai eta irabazlearen datuak ere, mugarik gabe, lehen aipatutako eskubideak erabiltzen direnean edo emandako baimena baliogabetzen denean izan ezik. Informazio gehiago nahi izanez gero, parte hartzaileek helbide honetara jo dezakete: administracion@petritegi.com

10.- BESTELAKOAK:

Sustatzaileak zozketaren edozein alderdiri buruzko erabakia behin betikoa eta loteslea da, eta ez du inolako errekurtsorik onartuko.

Zozketa Espainiako legeriak arautzen du, eta zozketan parte hartzen dutenak Donostiako epaitegien jurisdikzioaren mende jartzen dira.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?