Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Sari berriak Petritegirentzat

2022.11.18 / Azken berriak

Petritegin zorioneko gaude! Gure sagardoak nazioarteko bi lehiaketatan saritu dituzte.

Norvegiako Bergen hirian ospatu den Nordic International Cider Awards-en, Petritegik aurkeztutako hiru sagardoak saritu dituzte:

Petritegi Suhar, % 100 bertako Goikoetxe sagar motarekin ekoiztutako sagar-bakarrak, brontzezko domina lortu du sagardo naturalaren kategorian. Sagardo hau nazioarteko lehiaketa batera aurkezten genuen lehen aldia zen eta oso pozik gaude emaitzarekin.

Bestalde, Petritegi Estra Lehorra sagardo apardunak, era tradizionalean botilan bigarren hartziduraz ekoiztutako sagardoak, zilarrezko domina jaso du sagardo apardunen kategorian.

Eta Petritegiko sagardo freskagarriena, Sagar Krash Sagar-ek (%95eko bertako sagarrekin eta %5eko fruta-zukuarekin ekoiztua), urrezko domina lortzeaz gain, sagardo zaporedun onenaren saria ere jaso du.

Xixonen, XII. Sisga Azoka ospatu berri da. Nazioarteko Sagardo Txapelketa honetan Petritegi Aparduna Brut Nature sagardoak zilarrezko domina berri bat lortu du.

Petritegiko ekoizpen taldea Ainara Otaño –zuzendariak-, Txetxu Mujika -ekoizpen buruak- eta Argoitz Otaño –enologoak- osatzen dute. Talde honen eta Petritegiren bertako sagarraren eta dibertsifikazioaren aldeko apustua saritua izan da berriz ere.

Gure sagardoak hobeto ezagutu nahi badituzu, egin klik hemen.

Gogoratu Astigarragako Petritegi sagardotegia urte osoan irekita dagoela eta hainbat aukera eskaintzen dizkizula euskal sagarkultura ezagutzeko, publiko guztietara egokitzen diren kultur eta gastronomía esperientzia paregabeak eskainiz. 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?