Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegiko sagardo ekologikoa

2022.08.04 / Azken berriak

Petritegiko sagardo ekologikoa gure produkturik jasangarriena dela esan dezakegu: %100 baserriaren inguruan dauden familiako sagastietan landatutako sagarrekin ekoiztua dago, eta labore ekologikotik datozen sagarrak dira. 0 kilometroko benetako lehengaia, kalitate zigilu bikoitza duena: Euskal Sagardoa Jatorri deitura eta laborantza ekologikoa (ENEEK).


Petritegiko sagardogintza XVI. mendearen hasierakoa da. Dolare baserria sagastiekin batera agertzen da agirietan 1526tik. Lur horietan, 500 urte geroago, Otaño-Goikoetxea familiak eta bere taldeak bizirik mantentzen dute Gipuzkoako txoko berezi honen sagardogintza, eta edari tradizional honen erakuslerik onenetakoa Petritegi Eko sagardoa da.


Iraunkortasuna eta kalitatea


Petritegi Euskal Sagardoa Eko hainbat arrazoirengatik da hain berezia:

 

  • Sagastiak upategiaren inguruan daude eta bisita daitezke (bisitak).
  • Sagarrondoak gazteak dira, 2011n landatu dira.
  • Bertako sagar mota adierazgarrienetatik 16 soilik hautatu dira.
  • Sagardo honek nekazaritza ekologikoaren zigilua du (ENEEK).
  • Euskal Sagardoaren zigilua ere badu ( %100eko bertako sagarrak).
  • Sagastiak Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako intsektu izurriteen kontrol biologikorako Biobox proiektuaren parte dira (info gehio hemen).

 

Sariak


Petritegi Eko sagardoak zilarrezko domina jaso berri du Gipuzkoako Foru Aldundiaren XXI. Sagardo Lehiaketan.


Freskagarria


Petritegi Eko oso sagardo freskagarria da, lasto kolore polita du, usain baltsamikoak ditu eta nortasun haundiako da. Udan gozatzeko sagardo aproposa!

 

Non eskuratu dezaket


Gure Eko sagardoa sagardotegiko upategian bertan eros dezakezu (*), gure online dendan (erosi) eta tokiko komertzioetan, bilatu ezazu produktu ekologikoen eremuetan.

 

Promoak

 

Kontsultatu hemen online eskaintzak.



(*) Dendaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 21:30era, larunbatetan 11:30etik 21:00etara eta igandeetan 11:30etik 18: 00etara.

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?